Modu egokian elikatzeko eskolak emango dituzte kiroldegian
Osasuntsu eta modu egokian elikatzeko irizpideak emango dituzte Santanape kiroldegian. Urriaren 6tik abenduaren 12ra; klaseak eguenetan izango dira, 18.00etatik 19:00etara. Hala ere, klase guztietara joatea ez da derrigorrezkoa izango. Lehen egunean az...
Osasuntsu eta modu egokian elikatzeko irizpideak emango dituzte Santanape kiroldegian. Urriaren 6tik abenduaren 12ra; klaseak eguenetan izango dira, 18.00etatik 19:00etara. Hala ere, klase guztietara joatea ez da derrigorrezkoa izango. Lehen egunean azalduko dute klase bakoitzean landuko dutena. Irizpideak emateaz gain, dastaketak eta gorputz neurketak ere egingo dituzte. Ikastaroa doakoa da, eta plazak mugatuak dira. Kiroldegian eman behar da izena.