Musikak, jakiak eta giro herrikoiak hartuko dituzte kaleak Euskal Jaian
Bihar ospatuko dute Euskal Jaia Gernika-Lumon. Merkatu Plazan sukalkia eta Errioxako ardoa ardatz izango dituen azoka berezia ere egongo da, artisauekin bateraBihar ospatuko da Euskal jaia Gernika-Lumon, eta honekin batera, Merkatu Plazan sukalkia eta ...
Bihar ospatuko dute Euskal Jaia Gernika-Lumon. Merkatu Plazan sukalkia eta Errioxako ardoa ardatz izango dituen azoka berezia ere egongo da, artisauekin batera
Bihar ospatuko da Euskal jaia Gernika-Lumon, eta honekin batera, Merkatu Plazan sukalkia eta Errioxako ardoa ardatz izango dituen azoka berezia ere egingo dute. Eguerditik aurrera, musikak, dantzariek, herri kirolek, bazkari herrikoiak eta erromeriak girotuko dituzte Gernika-Lumoko kaleak.Jaia 09:00etan hasiko da, azoka bereziarekin. Zapaturo egon ohi diren eskualdeko hamahiru baserritarrak egongo dira Urdaibaiko ortuariak eskaintzen. Horiez gain, artisauek ere euren lekua edukiko dute.
Txupinazoa 12:00etan izango da, Merkurio Iturrian. Honen ostean, kupela zabalduko da, bertaratzen direnei sagardoa intxaurrekin eskaintzeko; taloak ere prestatuko dituzte.
Bitartean, Euskal Herriko Kantaguneak bilduta, hainbat kantuzale kaleetatik ibiliko dira. Elai Alai dantzari taldeak eta Legazpiko Korosti dantza taldeak dantza saioak eskainiko dituzte, eta Segundo Olaeta Musika Eskolako trikitilariek, txistulariek eta Euskal Fanfarriak musika jarriko diote kalejirari.
13:30etan, Piratak Herri Kirol taldeko kideek ikuskizuna eskainiko dute Artekalen. Ondoren, bazkari herrikoia Merkatu Plazan izango da, 15:00etatik aurrera.
Ostean, jai giroa, Merkatu Plazatik, herriko kaleetara itzuliko da, Patxaranga fanfarriaren eskutik. Iluntzean, Honat taldearen erromeriak gaua alaituko du, Pasealekuan.