Sarek ikasturterako dituen asmoen berri emango du
Ikasturte berrirako plangintzaren berri emango du Gernika-Lumoko Sarek martitzenean, Astran. Iazko gogoeta eta lanek fruituak eman zituztela esan dute, eta hausnartutakoaren gainean ekimen berriak prestatzen ari dira. Herritar eta sarekideei horren guz...
2015ean Ispilue proiektua ipini zuen martxan Sarek Gernika-Lumon. Sakabanaketarekin amaitzeko bidean herritar gehiengana heltzea zen Sareren erronka, «horiek direlako presoen eskubideekin espainiar eta frantziar gobernuek egiten dituzten urraketa etengabekoak amaitzeko giltzarria».
Helburu horri jarraituz, hainbat ekimen bultzatu dituzte: Hurbildu eguna, mahaingurua edota Erradiografiak liburuxka, kasurako.