Tontorramendira egingo dute III. Igoera Bertikala bihar, Gaztetxetik irtenda
Ondarroako Gazte Asanbladak antolatuta, parte hartzaileak 12:00etan hasiko dute proba. 3,5 kilometroko ibilbidea egin beharko dute. Proba hasi aurretik izena eman ahalko daOndarroako Gazte Asanbladak eta Aurrera Mendi taldeak elkarlanean antolatu duten...
Ondarroako Gazte Asanbladak antolatuta, parte hartzaileak 12:00etan hasiko dute proba. 3,5 kilometroko ibilbidea egin beharko dute. Proba hasi aurretik izena eman ahalko da
Ondarroako Gazte Asanbladak eta Aurrera Mendi taldeak elkarlanean antolatu duten III. Tontorramendira Igoera Bertikala bihar egingo da. 12:00etan jarri dute irteera ordua, baina, ordu erdi lehenago eman beharko da izena Gaztetxean.3,5 kilometroko ibilbidea bete beharko dute parte hartzaileek, eta antolatzaileek nabarmendu dutenez, korrikalariek azkar amaitzen dute. «Lehenengoek 20 minutu inguruko denboran amaitzen dute», zehaztu du Fede Arantzamendi Aurrera Mendi Taldeko kideak.
Azken egunotan bidea garbitzen ibili dira, eta dena prest dutela diote antolatzaileek, eta partaideak ez galtzeko bihar goizean seinaleak jarriko dituzte ibilbidean.
Parte hartzea, gora
Parte hartzeari dagokionez, berriz, iaz lehenengo urtean baino jende gehiagok parte hartu zuela nabarmendu dute. Herri mailako proba da, lagun artekoa, eta herriko zein eskualdeko partaideak izaten dira gehienak. «Aurreko bi urteetan 20-30 parte hartzaile izan ditugu. Espero dugu aurten ere jende asko animatzea».
Parte hartzaile denek amaitzean, berriz, hamaiketakoa jango dute indarberritzeko, eta jarraian, sariak banatuko dituzte. «Ardo botilak, kantinplorak, toallak edota galtzerdiak banatzen ditugu», azaldu du Eneko Bedialauneta Gazte Asanbladako kideak.