Zabalik dago Mutrikuko Binakako pala txapelketako izen ematea
Mutrikuko Danok Bat Pelotazale Elkarteak urtero udazkenean antolatzen duen Binakako pala txapelketan parte hartzeko epea zabalik dago. Txapelketa, aurreko urteetan egin modura, bi mailatan banatuta jokatuko da: 1. maila eta 2. maila.Elkarteko arduradun...
Elkarteko arduradunek iragarri dutenez, bikote interesatuek urriaren 9a orduko eman beharko dute izena. Horretarako Miruaitz frontoiko tabernara jo edota Danok Bateko kideekin kontaktuan jarri beharko dute, eta bikoteko 40 euro ordaindu. Era berean, zein mailatan parte hartu nahi duten ere adierazi beharko dute.
16 urtetik gorakoentzat
Txapelketa urriaren 15ean hasiko da, eta nabarmendu dutenez, parte hartzaileei aurretik jakitera emango zaie partiden daten inguruko informazio guztia.
Txapelketan 16 urtetik gorako herritarrek parte hartu ahal izango dutela gogoratu dute. Informazio gehiago nahi izanez gero, honako telefono zenbaki hauetara ere deitu daiteke: 617 723 456 (Danok Bat) edo 943- 60 41 91 (frontoiko taberna).