Zesta-punta mundura begira ipintzen hasi da Xistera Elkartea
Zesta-punta zabaldu eta mundu osoan ezagutzera emateko asmoz, Energia erangikorrari lotutako Europako proiektu bateko kideei erakustaldia eskaini die Xisterak. Horrela, Belgika, Holanda, Polonia, Alemania eta Finlandiatik etorritako hainbat ikertzailek...
Xistera proiektuaren barruan, enpresei aukera ematen zaie Euskal Herrian bisitan dauden langileak zein bertako langileei zuzendutako zesta-punta erakustaldiak antolatzeko. Kasu honetan, Mondragon korporazioak, Mondragon unibertsitateak eta LKS ingeniaritzak parte hartzen duten energia eraginkorreko Europako proiektu bateko kideak izan dira Galarreta frontoira hurbildu eta kirol hau lehen eskutik ezagutzeko aukera izan dutenak.
Zuzeneko erakustaldia
Felix Larrinaga Mondragon Unibertsitateko ikertzaileetako bat denez, Xisteraren eskutik eta bere laguntzagaz zesta-punta zuzenean bizi ahal izan dute. Larrinagak jokoaren araudiak, zestak eta pilotak zelan egiten diren, Xistera proiektua zertan datzan, eta neurketa hasi aurretik pilotariek zelan agurtu behar duten azaltzen zizkien bitartean, proiektuko ikertzaileek Lizasoain eta Santacruz bikotearen eta Alain eta Alberroren arteko partida ikusi zuten.
Norgehiagokaren ondoren, gainera, aproba egitera ere ausartu ziren. Euskal pilotako modalitaterik zaharrena den kirola ezagutzera emateko antolatutako lehen erakustaldia arrakastatsua izan dela adierazi du Xisterak.