Emakumeen osasun integralari eta kirolari buruzko hitzaldia egingo da Ondarroako Etxelilan
Ondarroako Emakumeen Udal Berdintaun Kontseiluak antolatuta, Emakumeen osasun integrala eta kirola: berdintasuna lortzeko erronkak hitzaldia egingo da bihar [urriak 5], 19:00etan, Etxelilan.
Ainhoa Azurmendi kirol aholkulari eta berdintasun gaietan adituak emango du hitzaldia. “Jendarteko desberdintasunak kirol arloan nola islatzen diren ikusteko aukera izango dugu, eta desberdintasunek emakumeen kirol jardueran izan duten, eta egun duten eraginaz hausnartzeko ere”.
Hitzaldia amaitutakoan, gainera, parte hartze gune ireki bat sortzeko aukera zabalduko da: aringaingan. Edozein mailatara irekitako herriko gunea izateko proposamena da, eta entrenamendu pertsonalizatuak eskainiko dira Arantza Burgoa dinamizatzaile ondarrutarraren eskutik.