Ondarroako Udaleko Euskara Sailak antolatuta, Augustin Zubikarai Ipuin Rallya egingo da bihar [urriak 5] bosgarrenez, herriko hiru ikastetxeekin lankidetzan. Kultur ekintzan Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailako ikasleek eta DBHkoek parte hartzeko aukera izango dute.
Euskara saileko kideek jakitera eman dutenez, lehiaketa hasi aurretik
esaldi bat emango diete parte hartzaileei, eta hori “derrigorrean erabilita” osatu beharko dute ipuina. “Lehen Hezkuntza ikasleei esaldi bat proposatuko diegu, eta DBHkoei, ostera, beste bat”. Ikasleek, berriz, bakarka zein taldeka, eta
bi ordu edukiko dituzte idazlanak idatzi eta entregatzeko.
Ipuin rallya amaitzean, gainera, ikuskizunak antolatu dituzte. LHkoentzat
Morse ikuskizuna egongo da, 11:30ean, frontoian. DBHkoek, berriz,
Nomofobikak: sarean kateatuta antzezlana ikusteko aukera izango dute, 12:00etan.