Ondarroako Jabekuntza Eskolaren ikasturte berria urrian hasi da martxan, Etxelilan. Aurten, gainera, parte hartze guneak zabalduko dira estreinako. “Ondarroako Emakumeentzako Jabekuntza Eskolak ez du eskola hutsa izan nahi, horregatik parte hartzea sustatzeko guneak zabalduko ditugu”, azaldu du Bisit Beiro Berdintasun arloko zinegotziak.
Parte hartzea bultzatzeko asmoagaz, gainera, hainbat ekimen egingo dira datozen hilabeteotan. Alde batetik,
aringaingan Lilatoire izenekoa egingo da. Ainhoa Azurmendi kirol aholkulari eta berdintasun arloan adituaren hitzaldiarekin ireki zen gunea atzo [urriak 5], eta horren ostean, parte hartze gune ireki bat sortu zen aringa-aringa egiteko. Talde horretan edozeinek parte hartu ahal izango du, Arantza Burgoa dinamizatzaile ondarrutarraren eskutik.
Bestalde,
literaturaren inguruan hausnartzeko tartea ere egongo da Etxelilan. Horretarako, literatura, irakurketa eta ikuspegi kritikoa ikuspegi feministatik lantzeko interesa duen guztiak hileko azken barikuetan izango du aukera. Lehenengo saioa azaroaren 12an izango da, 10:00etan.

Emakume talde bat, Etxelilan
Azkenik,
neska gazteak batzeko txokoa ere irekiko da ikasturte berrian. Txoko berri horren egutegia oraindik zehazteko badago ere, zalantza eta kezkak partekatzeko gunea izango da, eta feminismoaz hazteko irrikaz dagoen guztiari zuzendutako txokoa izango dela aurreratu dute udal iturriek.
Urritik hasi eta ekainera bitartean, bestalde,
hainbat ikastaro emango dira Ondarroako Emakumeentzako Jabekuntza Eskolan. Ikastaroen arduradunek nabarmendu dutenez, aurten ere hainbat arlo landu eta beste hainbat esparru ukituko dituzten ikastaro sorta eskainiko dira.
Feminismoa lantzen jarraitzeko, besteak beste, ekonomia feminista, sorkurtza artistikoa, sexualitatea eta zahartzaroa landuko dira beste hainbat gairen artean. “Ikastaroen artean sorkuntza artistikoaren tailerrean berezitasun gisa baldosa hidraulikoak egiten ikasiko dute bertan parte hartzen dutenek, ostean horrekin herrian mural bat osatzeko”.
Matrikulazioa. Ikastaroei dagokienez, hiru hilabeteko ikastaro bakoitzaren prezioa 5 eta 10 euro artekoa da. Oinarrizko errenta jasotzen dutenek eta 20 urtetik beherako andra gazteek, ostera, %50eko deskontua izango dute.
Talde bakoitzeko, gutxienez, zazpi lagun egon behar dute, eta taldea bete ahala itxiko da matrikulazioa
Izena emateko
matrikula fitxa bete eta ordainketa egin behar da. Goizetan, Udal Diru Bilketa bulegoan (Kantoipe 3an) egiteko aukera egongo da, eta arratsaldeetan, Etxelilan (Artibai 3, 2. pisua). Informazio gehiago nahi izanez gero Etxelira jo edota Ondarroako Udalaren Berdintasun Sailean eska daiteke.
Talde bakoitzeko, gutxienez, zazpi lagun egon behar dute, eta taldea bete ahala itxi egingo da matrikulazioa; bestela, ikastaroa hasi arte egin daiteke matrikula.
Aurten ere, Txirrimorraskik kudeatu duen
haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da ikastaro guztietan. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, zerbitzu hori behar dutenek astebete aurretik jakinarazi beharko dute.
Ondarroako Jabekuntza Eskola, egitaraua