29 ertzain ikertuko dituzte Amezaga atxilotzean andre bat zauritzeagatik
2015eko martxoan jarri zuen salaketa Julia Lanas gernikarrak. Polizia oldarraldian lurrera bota zuten; ondorioz, besoa hautsi zuen, eta zauriak izan zituen hanketanBizkaiko Lurralde Auzitegiak aginduta, 29 ertzain deklaratzera deitu dituzte. Hain zuzen...
2015eko martxoan jarri zuen salaketa Julia Lanas gernikarrak. Polizia oldarraldian lurrera bota zuten; ondorioz, besoa hautsi zuen, eta zauriak izan zituen hanketan
Bizkaiko Lurralde Auzitegiak aginduta, 29 ertzain deklaratzera deitu dituzte. Hain zuzen, 2014ko abenduaren 15ean Jone Amezaga errigoitiarra atxilotzeko operazioan gertatutako istiluetan zauritutako Julia Lanas gernikarrak jarritako salaketagatik deklaratu behar dute.29 ertzain horiek urriaren 24, 25 eta 27a bitartean deklaratu behar dute, Gernika-Lumoko epaitegian. Deklarazio horien arabera erabakiko du epaileak ertzain horietako bakoitza salatutako gertaerengatik inputatuko duen ala ez.
Ertzaintzaren oldarraldian zauritu zuten Julia Lanas gernikarra. Orduan 94 urte zituen emakumearen abokatu Aitor Amutiok salaketa jarri zuen, azoka egun horretan Amezaga atxilotu zuten 29 ertzain identifikatu ostean. Gernika-Lumoko epaitegiak instrukzioa hasi, baina salaketa artxibatu zuen gero, ertzain horiek istiluetan parte hartu zutela frogatzerik ez dagoela argudiatuta. Hala ere, epailearen erabaki horri helegitea jarri zion Lanasen abokatuak, eta Bizkaiko Lurralde Auzitegiak arrazoia eman dio. Hala, salaketa jartzeko identifikatu dituzten 29 ertzainak epailearen aurrean deklaratzeara deitu dituztela baieztatu dio Amutiok HITZAri.
Zauriak eta besoa hautsita
Merkatu plazako istiluetan lurrera bota zuten Lanas, eta, ondorioz, besoa hautsi eta zauriak izan zituen hanketan. Hori dela eta, Ertzaintzaren kontrako salaketa jarri zuen Lanasek 2015eko martxoan.
Atxiloketa uneko oldarraldi poliziala salatzeko egin zuten prentsaurrekoan ere salatu zuen Lanasek poliziaren jarrera. Esan zuenez, «uste barik» agertu ziren poliziak Merkatu plazan, erosketak egiten ari zela: «Kolpeka hasi ziren, berdin ume zein nagusi», aipatu zuen. Horrelako momentuak gerran ere ez dituela bizi izan esan zuen, «zoroak» ematen zutela adieraziz.
Operazio horretan lurrera bota zuten Lanas, eta han zegoen mutil batek babestu zuen: «Beragatik izango ez balitz une honetan hilda nengoke», aipatu zuen.