Auto bik aurrez aurre egin dute talka
Istripua gertatu zen eguazten iluntzean, 20:15ak aldera gutxi gorabehera, Markina-Xemein eta Aulesti arteko bidean. Bi ibilgailuk aurrez aurre jo zuten Lekoizen, eta kolpearen ondorioz ibilgailu bateko gidaria, 77 urteko emakume aulestiar bat, ezin ate...

Istripua gertatu zen eguazten iluntzean, 20:15ak aldera gutxi gorabehera, Markina-Xemein eta Aulesti arteko bidean. Bi ibilgailuk aurrez aurre jo zuten Lekoizen, eta kolpearen ondorioz ibilgailu bateko gidaria, 77 urteko emakume aulestiar bat, ezin aterata geratu zen auto barruan. Markina-Xemeingo suhiltzaileek lagunduta irten zuen emakumeak ibilgailutik, eta larrialdi zerbitzuek jakitera eman dutenez, ospitalera eraman zuten egonkor eta konortea zeukala. Bidea itxita egon zen autoak baztertu bitartean.