Boiseko jaialdiaren inguruan egingo dute Ibarruriko dantzari eguna
Ameriketara zihoazenen bizimodua irudikatuko dute, dantzan eta kantuan. Bertso saio musikatua eskainiko dute Enbeitak, Amurizak, Alberdik eta BaltrakMuxikako Ibarruri auzoan etzi egingo dute dantzari eguna, eta, aurten, Boiseko (AEB) jaialdia izango du...
Ameriketara zihoazenen bizimodua irudikatuko dute, dantzan eta kantuan. Bertso saio musikatua eskainiko dute Enbeitak, Amurizak, Alberdik eta Baltrak
Muxikako Ibarruri auzoan etzi egingo dute dantzari eguna, eta, aurten, Boiseko (AEB) jaialdia izango dute oinarri.Meza nagusiagaz hasiko dute eguna, eta, ostean, umeen danbor hotsek hartuko dute elizaren ingurua. Dantzariak, herriko abesbatzaren kideak, txistulariak, trikitilariak, zanpantzarrak eta dultzaineroak elizatik frontoiraino kalejiran joango dira gero. Eguerdian, Aritz Oregi eta BeƱat Lekue aizkolari larrabetzuarren erakustaldiagaz hasiko da eguneko ekitaldi nagusia; bitartean, Goizian argi eztian kantatuko du herriko koruak.
Jarraian, herriko bi gizon artzain lanetan Ameriketara doazela irudikatuko dute. Hegazkinean doazela, Oi Ama Euskal Herria kanta ezaguna abestuko du abesbatzak. Ameriketan ardiak zaintzen daudela, Xalbadorren heriotzean entzungo da, eta emakumeen taldeak egun horretarako beren beregi prestatutako dantza bat dantzatuko du.
Negua heltzean, bi artzainak menditik jaitsiko dira, abesbatzaren White Christmas kantak lagunduta. Jarraian, udaberrian, Boiseko jaira joango dira. Dantzari dantza, polkak edota Larrain dantzagaz gozatuko dute. Sokatira saioa ere egingo dute dantzariek.
Emanaldia amaitzeko, bi artzainen etxerako buelta antzeztuko dute, Ameriketara joan nintzen abestiaren doinu artean. Senide eta lagunak agurtu ostean, Araban bagare abestiak lagunduta balsa dantzatuko dute.
Bertsoak eta erromeria
Bazkalostean, Onintza Enbeitak, Miren Amurizak, Uxue Alberdik eta Oihana Bartrak bertso saio musikatua eskainiko dute. EinGO Kantan eta Dantzan erromeriak borobilduko du eguna.