Zugastietako geltokiak egokitzeko lanak amaitu dituzte
Muxikako Udalak, Eusko Trenbide Sarearekin (ETS) eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean, Zugastietako autobus eta tren geraleku ondoko aparkalekua egokitzeko lanak bukatu ditu. Bidea gurutzatzeko segurtasun neurriak ere hobetu dituzte, semaforo et...
Euskal Trenbide Sareak (ETS), bestalde, 64.000 euroko aurrekontua izan du aparkalekua asfaltatzeko eta margotzeko. Orain, geltokiaren estalkia berritzeko lanak hasiko ditu.
Aitor Goldaraz Muxikako alkatearen esanetan, herritarren esakera bat izan da inguru hori egokitzearena; izan ere, Muxikako eta beste udalerri batzuetako biztanleek aparkaleku horretan uzten dituzte autoak garraio publikoa hartzeko. «Orain Urdaibaiko sarrerak beste itxura bat dauka», gaineratu du Goldarazek.
Ariatzan ere segurtasuna hobetzeko neurriak hartu zituen Muxikako Udalak.