Iñigo Martinezek Espainiako selekzioagaz debutatu du
Iñigo Martinezek debuta egin zuen herenegun Espainiako futbol selekzio absolutuagaz. Hain zuzen ere, Albaniaren aurkako norgehiagokan parte hartu zuen Real Sociedadeko jokalari ondarrutarrak.2013an ere, Espainiako selekzioagaz jokatu zuen Martinezek, ...
2013an ere, Espainiako selekzioagaz jokatu zuen Martinezek, Ginearen aurka; orduan, baina, lagunarteko partida izan zen.
Jokalari txuri-urdinak partidako azken 13 minutuak jokatu zituen, 16 zenbakidun elastikoa soinean. Atzelari ondarrutarra 79. minutuan zelairatu zuen Julen Lopetegi hautatzaileak. Ondarrutarrak Sergio Ramos ordezkatu zuen, Real Madrileko jokalariak min hartu ondoren.
Kepa Arrizabalagak, bestalde, 21 urtez azpiko Espainiako selekzioagaz jokatu zuen urriaren 5ean. Ondarrutarra hamaikakoan atera zen.