Bi auzo batzar egingo dituzte Munitibarren, zapatuan
Totorikako eta Gerrikako auzotarrekin bilduko dira. 12:30ean jarri dute hitzordua Totorika auzoan. Gerrika auzoko Santa Luzia ermitan, berriz, 17:30ean elkartuko dira.
Iaz moduan herritarren iritziak eta kezkak ezagutzeko asmoz, auzoz auzo batzarrak egiten ari da Munitibarko udal gobernu taldea aurten ere.
Aurreko domekan egin zituzten lehenengo batzarrak; Ganbe eta Gerrikaitz auzoetan batu ziren bizilagunekin.
Asteburu honetako bi bileren ostean, hurrengoak hilaren 22rako (zapatua) deitu dituzte. 12:30ean elkartuko dira Aldaka auzoko Santiago ermitan. BerreƱo auzoan, aldiz, 17:30ean ipini dute hitzordua.
Bestalde, iaz moduan azken batzarra udaletxeko aretoan egingo dute aurten ere. Hilaren 29an (zapatua) 12:30etatik aurrera batuko dira bertan.