Mutrikuko Gazte Asanbladako kideek urrirako ekimenez betetako egitarau oparoa aurkeztu dute. Hurrengo egunotan egingo diren proposamenen arteko lehenengoa etzi [urriak 14] izango da.
Etzi, hain zuzen ere,
Maider Lazkano brigadista mutrikuarraren eskutik
Venezuela gertutik hitzaldia egingo 19:30ean, Gaztetxean. Lazkano udan
Askapenarekin brigadista egon da Venezuelan, beste sei gazte euskaldunekin batera, eta adierazi duenez, hango bi kiderekin batera emango du hitzaldia. Eneritz Arrillaga eta Haizea Estonba donostiarrekin batera, zehatz esanda.
Hiru brigadistek Hego Amerikako herrialdean
bizitako esperientziari buruz hitz egiteko aukera izango dute. Besteak beste, herrialdeak gaur egun bizi duen errealitatearen berri emango dute. Horrez gain, Tiuna el fuerte, Urbanismo Felipe Acosta, Tres Raices edo Movimiento Semillas del Pueblo moduko kolektiboekin batera harremanetan egon dira, eta han jasotako testigantzen berri ere emango dute.

Maider Lazkano (eskumatik bigarren, gorriz) eta beste sei brigadistak, Venezuelan. Argazkia: Maider Lazkano
Zapatura [urriak 15] begira, aldiz,
Liher taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera dakarte MUGAko kideek. Talde donostiarra
Hauts bere lehenengo lana aurkezten ari da herririk herri, eta Mutrikun izango dira zapatuan, 23:00etatik aurrera.
Liher taldea osatzen duten Libe Hernandok, IƱigo Etxarrik, Ekaitz Otxoak eta Joshka Natkek rock doinuez beteko dute Gaztetxeko oholtza gainea.