Sare herritarrak deituta, larriki gaixorik dauden euskal presoen giza eskubideen aldeko manifestazioa egingo da zapatuan [urriak 15], Donostiako kaleetan zehar. Presoak etxeratzeko eskatuko duen martxa Bulebarretik abiatuko da, 17:00etan,
Salatzen dut. Larriki gaixorik dauden euskal presoak leloagaz.
Sareren arabera, gaur egun, hamar dira larriki gaixorik dauden euskal presoak: Ibon Iparragirre ondarrutarra, Jose Ramon Lopez de Abetxuko, Jagoba Codo, Aitzol Gogorza, Jesus Maria Martin, IƱaki Etxeberria, Gorka Fraile, Garikoitz Arruarte, Ibon Fernandez Iradi eta Josetxo Arizkuren. Haiei
espetxealdi arindua ezartzea Espainiako legediak ez eze, nazioarteko hainbat itunek ere onartzen dutela gogora ekarri dute Sareko kideek. Legea betetzeko eta horien kasuan aztertzeko eskatuz Donostiako kaleak bete nahi dituzte zapatuan.

Sareko kideak manifestazioarako deia egiten. Argazkia: Sare
Adierazi dutenez, gainera, gaixo dauden presoetatik 8 sakabanatuta daude. “Askotan esan izan dugu, sakabanaketaz gain, larriki gaixo diren euskal presoak espetxean mantenduz ezartzen den espetxe politika honek, gorroto eta mendeku logikari besterik ez diola erantzuten. Eta gorrotoarekin, jendarteari ezinezko zaio benetako bake eta bizikidetza eskenatoki bateruntz urratsak egitea”.
Osasungintzako hainbat profesionalek larriki gaixorik dauden euskal presoen egoera salatu, eta zapatuko manifestazioarekin bat egin dute.
Joseba Azkarraga eta Ixiar Arteaga Sareko ordezkariek jakinarazi dutenez, manifestazioaren bidez
Madrilen eta Parisen entzun ditzaten nahi dute, eta eskubide urraketen egoera konponbideagatik aldatu behar dela azpimarratu dute.”Ez dugu nahi gauzak orain arte bezala jarrai dezaten, eta ez dugu utziko, larriki gaixorik diren euskal presoen bizitzarekin jolasten. Ez dugu eskatzen, jada legedian eta nazioarteko arauetan jasota ez dagoen ezer. Legea betetzea eta gizatasun pixkat bat izatea da eskatzen duguna”.
Osasungintzako hainbat profesionalek larriki gaixorik dauden euskal presoen egoera salatu dute, eta zapatuko manifestazioarekin bat egin dute, Donostiako ospitalean egindako agerraldian. “Guk, osasun arloan lan egiten dugunok, argi daukagu; esaldi berean larriki gaixo eta kartzela hitzak elkartzea krudelkeri bat dela, eta kartzela politika anker honen aurrean, Giza Eskubideen errespetua oinarri izango duen elkarbizitzarako jendarte bat aldarrikatu nahi dugu. Horregatik, eta arrazoi humanitarioengatik, egoera hau Salatzen dut! Eta pertsona hauen kaleratzea eskatzen dugu, beharrezkoa zaien osasun asistentzi bat izan dezaten”.

Hartu trena! ekimena, Ondarroan
Sarek deitutako manifestazioara gehituko direla adierazteaz gain,
osasun alorreko langileen sinadurak biltzen ari direla adierazi dute.
Autobusak. Bestalde, manifestazioara joateko autobusetarako izen ematea zabalik dago Lea-Artibai eta Mutrikuko hainbat herritan. Honako herrietan eta tokietan eman daiteke izena:
- Markina-Xemein. Txokoan izen emateko zerrendak zabalik daude. Autobusak 15:30ean irtengo du, autobus geltokitik.
- Mutriku. Zubixan eman beharko da izena, eguena [urriak 13] aurretik. Autobusak 15:45ean irtengo du, Goiko autobus geltokitik.
- Ondarroa. Autobuserako zerrendak zabalik daude Anaitasuna eta Kulixka tabernetan. Autobusak 15:30ean irtengo du Zaldupe paretik.