Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Astelehenean hasiko da Gripearen kontrako txertaketa kanpaina

Aintzina Monasterio
Amoroto,Aulesti,Berriatua,Etxebarria,Gizaburuaga,Ispaster,Lekeitio,Markina-Xemein,Mendexa,Munitibar,Mutriku,Ondarroa,Ziortza-Bolibar
2016/10/13
Abenduaren 17a arte egingo du Osakidetzak Gripearen kontrako txertaketa kanpaina, Gripea ez dezazula lagun izan lemapean. 65 urtetik gorakoei, gaixotasun kronikoren bat dutenei, haurdun dauden emakumeei, eta osasun-arloko langileei zuzenduta dago. Osakidetzak 380.000 txerto eskuratu ditu, eta, behar izanez gero, gehiago eskuratuko dituela jakitera eman dute. Aurtengo kanpaina astelehenean [urriak 10] aurkeztu zuten, Donostian.
Gripearengandik babesteko neurriak: eskuak sarri garbitzea, erabili edota botatzeko mukizapiak erabiltzea, eta eztula edo doministiku egitean ahoa estaltzea
1.200.000 euroko inbertsioa egin du erakunde publikoak, eta txertaketa tasan %35era heltzea du helburu. Jon Darpon Osasun sailburuak astelehenean kanpainaren aurkezpenean adierazi zuenez, gripea osasun publikoaren arloko “arazo nagusienetako” bat da, eta urtero errepikatzen da: “Bizi-itxaropen handiena duen gizarteetako bat da gurea, eta Osasun Sailaren eta Osakidetzaren betebeharra da gripeak arrisku-taldeei konplikaziorik ez eragiteko behar diren erremintak erabiltzea. Txertoa, beraz, gripeari aurre egiteko armarik eraginkorrena da”. Horregatik, txertoa urtero hartzearen garrantzia nabarmendu zuen. Bestalde, gripearengandik babesteko beharrezko diren higiene-neurriak gogora ekarri zituen: eskuak sarri garbitzea, erabili edota botatzeko mukizapiak erabiltzea, eta eztula edo doministiku egitean ahoa estaltzea. Kanpainari buruzko informazioa herritar denengana heltzeko zenbait ekimen burutuko dituzte. Besteak beste, informazioa postaz eta telefonoz helaraziko dute, Beti On adineko pertsonen arreta-sistemaren bitartez. Era berean, Osasun Aholkua indartuko dute, txertaketa bizkortu eta errazteko. Iazko datuak. Iaz 367.000 dosi baino gehiago jarri zituzten, eta horietatik sei pertsonak baino ez zuten izan kontrako erreakzioa (larririk bat ere ez). Bestalde, 2015-2016 ekitaldian, konplikazioak izan zituzten eta arrisku-faktoreak zituzten 174 pertsonetatik % 63 gripearen aurkako txertoa hartu gabe zeudela azaldu dute. Haietariko % 38 zainketa intentsiboetako unitatean sartu behar izan zituzten.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.