Gernikako Udalak Oka ibaia biziberritzeko plana aurkeztu du
Gernika-Lumoko Udalak Oka ibaiaren ingurunea berreskuratzeko ekintza plana aurkeztu du, Arabieta eta Errenteria aldeko guneetan arreta berezia jarriz. 29 proposamen biltzen dituen agiria herritarren eskura egongo da hamabost egunez, BAOn argitaratzen d...
Planaren helburu nagusia gune horretako ikur diren baliabide paisajistikoak mantentzea, ingurunearen kalitatea hobetzea eta lurraren erabilera sozial eta ekonomikoa sustatzea da.
Planteatzen dituen ekintzen artean, honako hauek nabarmendu nahi izan ditu udalak: ur bazterreko basoa berreskuratzea, landaredi inbaditzailea ezabatu eta kontrolatzea, uharkara botatzen diren zaborrak kontrolatzea eta hondakinen isurketak kontrolatzea. Urtegia garbitzea ere aurreikusi dute.
Ibarretik doan Ajangizetik Gernikarako bide zaharra ere berreskuratu egingo dute, eta interesgarriak diren baliabideei buruzko panel informatiboak ere jarriko dituzte. Zeharbideko pasealekutik beste ibilaldi batzuetarako loturak ere egokituko dituzte.
Aurrekontua bideratuta
Jose Maria GorroƱo alkateak azken osoko bilkuran adierazi zuen bezala, Arabietako zubitik Errenteria auzora doan bidea egokituko dute. Errenteriatik Kortezubira doan erreka ondoko bidea ere egokitu du udalak, lan bien artean 18.600 euroko inbertsioa eginez.
Ikerlana kontsultatzeko eta ekarpenak egiteko, Gernika-Lumoko udalaren web orrian (www.gernika-lumo.net) egongo da erabilgarri.