Arriagaren 'Ezkerra erdi eskuma' obra ikusgai jarri dute Santanderren
Massimiliano Tonelli artista, idazle eta kritiko ezagunak markina-xemeingo artistaren lana aukeratu du. Hainbat artisten lanekin osatuta dago erakusketaJose Pablo Arriagaren Ezkerra erdi eskuma obra ikusgai egongo da urriaren 31ra arte, Santanderren da...
Massimiliano Tonelli artista, idazle eta kritiko ezagunak markina-xemeingo artistaren lana aukeratu du. Hainbat artisten lanekin osatuta dago erakusketa
Jose Pablo Arriagaren Ezkerra erdi eskuma obra ikusgai egongo da urriaren 31ra arte, Santanderren dagoen Kantabriako Liburutegi Nagusian. Massimiliano Tonelli artista, idazle eta kritikoak Markina-Xemeingo artistaren lana aukeratu du Retrato o Etopeya erakusketarako.Gustuko dituen hainbat artis-ten lanak bildu eta ikusgai jarri ditu erakusketaren komisarioak. Artelanez gain, poesia, musika eta zinema ere uztartzen ditu erakusketak.
Santanderkoagaz gainera, beste erakusketa batzuk ere lotuta ditu Maximiliano Tonellik. Horrela, Gasteizko Artiumean eta Madrilgo Matadero aretoan ere ikusgai egongo da Jose Pablo Arriagaren lana.
Erretratista
Maximiliano Tonellik aspalditik jarraitzen du artista markina-xemeindarraren lana. «Unean-uneko erretratista naizela dio, artelanen bidez gaur egungo errealitatea irudikatzen dudala», azaldu du Arriagak. Hori dela eta, Arriagak etorkinen egoera islatzeko asmoz sortu zuen Etxetik Gertu bildumako obra bat aukeratu du erakusketarako.
Venezian
Erakusketa horren aurretik, Maximiliano Tonellik eratutako beste erakusketa kolektibo batean parte hartu du Markina-Xemeingo pintore eta eskultoreak. Euskal Herriko, Kantabriako eta Gaztela eta Leoiko artista batzuek Veneziako (Italia) artistekin egindako trukaketa batean.
Era horretan, Venezian ikusgai eduki du bere lana, uda honetan, Arriagak. Aurretik, gainera, Kantabriako Castillo de Argueso eta Euskal Herriko beste areto batzuetan ere egon da erakusketa. «Agua, aire, piedra y paginas izeneko gaiari lotuta, lan batzuk prestatu nituen erakusketa horretarako», azaldu du markina-xemeindarrak.