Euskal Herri osoko txoko guztietatik etorritako dozenaka beharginek Ireki ekimena ezagutara eman dute gaur [urriak 15] Donostian, Ibaetako Campusean egindako aurkezpenean. Ekimenaren hitz gakoa Ireki izango da, eta bere irudia, ostera, giltzarrapoa.
Julen Mitxeltorena, Erika Mozo eta Lorentxa Austin Ireki-ko bozeramaileek azaldu dutenez, euren ekimenaren helburua beharginen bultzadagaz euskal preso eta iheslariak etxeratze bidean jartzea da. Era berean, azken urteetan preso eta iheslariek gaian eragiteko “lan munduan izaniko mugapenak gainditzeko beharra” dagoela ere adierazi du Irekik.
Ekimenari dagokionez, urtarrilaren 9an Bilbon eta Baionan euskal preso eta iheslarien alde egindako manifestazioen ostean abiatutako gogoeta batetik sortu da Ireki.
Ireki ekimenaren aurkezpena, Donostian
Etxeratze bidea bultzatzeko, eta Ireki ekimenaren bitartez, gainera, sinadura bilketa abiaraziko dutela iragarri dute, “inoiz Euskal Herrian egin den sinadura bilketa erraldoiena”. Hain zuzen ere, beharginen artean 150.000 atxikimendu batzeko erronka jarri dute, eta horretarako, lantokiz lantoki Euskal Herri osoko beharginak mobilizatu nahi dituztela nabarmendu dute.
Tamaina horretako erronka aurrera eraman ahal izateko, bestalde, Euskal Herri osoan boluntarioak beharko dituztela gaineratu dute. Boluntarioek irekia@ireki.eus posta elektronikora idatzita eman beharko dute izena.
Ekimenaren amaieran, ekainaren 17an egingo den ekitaldi publiko batean, jasotako sinadurak preso eta iheslarien arloan lanean ari diren eragileei zein euskal sindikatuei emango dizkietela nabarmendu dute.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.