Markina-Xemeingo Atxondo auzoan Teresa Donearen jaiak ospatzen ari dira. Gaur [urriak 15], hain zuzen ere, sainduaren eguna ospatzea tokatu da, eguraldia lagun.
Urtero legez, Bikale tabernak antolatzen duen margo lehiaketagaz hasi dira ospakizunak. Sariketan 3 urtetik 11 urtera bitarteko 38 artista gaztek parte hartu dute, lau kategoriatan banatuta. 10:00etatik 13:00etara bitartera parte hartzaileek kontrol marka ipintzera joan behar izan dute Bikalera, eta ordainetan, goxoki boltsa bat jaso dute. 15:00etan margolanen bilketa egin ostean, artista gazteen lanak tabernan ipini ditu ikusgai, hormetan zintzilik.
Gaztetxo kuadrilla bat lehiaketako margolanen aurrean
Lehiaketaren arduradunek adierazi dutenez, 3-4 eta 5-6 urte bitartekoak izan dira parte hartzaile gehien batu dituzten kategoriak. Gaztetxoez gain, guraso batek ere aurteztu du bere lana. “12 urtetik 75 urte bitartekoek margotzeko aukera dute, baina saririk jaso gabe. Nahi duen guztiari parte hartzeko gonbitea egiten diotu eta aurten guraso bat ere animatu da. Arretxinagako San Migel ermita margoztu du”.
Beti-betiko auzo jaiak. Ohi legez, Angel Eizagirre Angel Egia organo joleak girotu du arratsaldea, eta bien bitartean egin diren ekimenek, hain zuzen, beti-betiko auzoko jaietako kutsua mantendu dute. Txokolate jana, buruhandiak, txinga eramaten, aulki jokoan, zapia harrapatzen, zero-zero, puxikan apurtzen… jolasteko aukera egon da Bikale aurreko aparkalekuan eta alboko parkean prestatako gunean.
Gaztetxoak egurrezko jolasetan
Beti-betiko jolasetan ez eze, Dardo txapelketan parte hartzeko aukera ere izan dute auzotarrek, eta ostean, dantzan egiteko aukera ere egon da. Dzenana Usanovi eta Itziar Ormaetxearen eskutik zumba dantzatzen ibili dira.
Egunagaz amaitzeko, 22. Margo lehiaketako sari banaketa egin dute, Bikale tabernan. Maila bakoitzeko hiru sari banatu dituzte Sormen Lantegiko arduradunek osatutako epaimahaiak. Honakoak izan dira sarituak:
3-4 urte
Enara Etxaburu. 3 urte
Nora Karrasko. 4 urte
Izaro Ormaetxea. 3 urte
5-6 urte
Enara Olabarria. 6 urte
Mikele Idoeta. 6 urte
Elene Ormaetxea. 6 urte
7-8 urte
Paule Arostegi. 7 urte
9-10-11 urte
Asier Aretxabaleta. 11 urte
Zuberoa Azpiazu. 11 urte
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.