Zapatuan [urriak 15] gaixotasun larriak eta sendaezinak dituzten euskal presoekin egiten ari direna salatu eta horiek askatzeko eskatu zuten milaka pertsonek Donostiako kaleetan zehar.
17:00etan abiatu zen mobilizazioa Donostiako Bulebarretik,
Larriki gaixorik dauden euskal presoak etxera. Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea leloa zeraman pankarta buruan. Atzetik, lehen ilaran, gaitz larriekin preso dituztenen senideak joan ziren, Sareren
Salatzen dut dinamikako hatz erakusleak eskuan hartuta, eta ikur horietan presoen izenak zituztela: Ibon Iparragirre, Jagoba Codo, Txus Martin, Ibon Fernandez, Josetxo Arizkuren, Jose Ramon Lopez de Abetxuko, Gari Arruarte, IƱaki Etxeberria, Aitzol Gogorza eta Gorka Fraile.
Manifestazioa Donostiako bulebarretik irtetzen. Argazkia: Sare
Bidearen zati handi bat oihuka egin zuten manifestariek,
Salatzen dut dinamikako ikurra eskuan zutela. 18:00ak pasatuta iritsi zen manifestazio burua amaierara, eta beste ordu erdi inguru behar izan zuten azkenekoek Bulebarreko errepidean sartzeko.
Martxaren amaieran Jose Luis Elkoro Bergarako alkate ohiak eta Nerea Alias aurkezleak hartu zuten berba. Era berean,
“urgentziazko” egoera dela eta, inplikazio handiagoa eskatu zion
Sarek jendarteari, eta herritarrei, erakundeei eta alderdi politikoei, dei egin zieten. “Entzun eta senti gaitzatela Madrilen eta Parisen. Jendarte honek ez du onartuko pertsonekin salerosian ibiltzea. Ez diegu onartuko gaitz larri eta sendaezinak dituzten hamar euskal presoen bizitzekin jolas daitezen”.
Testua: Berria