Atzo lehiatu zuten Bizkaia Kopa Trailaren seigarren proba ( azaroan Zamudion jokatuko dute hurrengoa, eta abenduan Diman lehiatuko dute azkena).
Trail luzeko gizonezkoen sailkapenari dagokionez, Arrolapeko Joanes Goitisolok ordu bete, 18 minutu eta 12 segundoko marka lortu zuen. Harengandik hiru minutu eta 19 segundora sailkatu zen Basajaun M.Tko Diego Pascual, eta Arrolapeko Aitor Uriarte irabazlearengandik lau minutu eta 23 segundora heldu zen helmugara.
Trail luzeko gizonezkoen podiuma.
Argazkia: Bizkaia Kopa Trail.
Emakumezkoetan, Oihane Perezek ordu bete, 38 minutu eta 39 segundotan amaitu zuen proba. Agurtzane Argiarro bermeotarrak, berriz, ordu bete, 46 minutu eta 46 segundoko denbora markatu zuen. Rakel Alzaga sailkatu zen hirugarren ordu bete, 50 minutu eta 24 segundoko denboragaz.
Trail luzeko emakumezkoen podiuma.
Argazkia: Bizkaia Kopa Trail.
Trail luzeagaz batera, trail laburra, BTT proba, Txakur-Krosa eta martxa ere egin zituzten. Trail laburra Susana Vicentek (0:55.28) eta Alfonso Mendozak (0:42.52) irabazi zuten.
Bestalde, BTT lasterketan Iker Irastorza (0:59.32) eta ZuriƱe Frutos (1:17.23) izan ziren azkarrenak, eta Txakur krosean, ostera, Nerea Goikoetxea (0:59.49) eta Gaizka Aretxaga (0:43.16) nagusitu ziren.