Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

739 mendizalek parte hartu dute Aulestiko XI. Ermitarik ermita mendi martxan

Antolatzaileek nabarmendu dutenez, parte hartze maila altua mantendu da aurten ere. Parte hartzaileek Aulesti inguratzen duten paraje ederretatik ibiltzeko aukera paregabea eduki duteEguraldi ona lagun, jende askok egin zuen zapatuan Aulestiko XI. Ermi...

Nerea Bedialauneta
Aulesti
2016/10/18

Antolatzaileek nabarmendu dutenez, parte hartze maila altua mantendu da aurten ere. Parte hartzaileek Aulesti inguratzen duten paraje ederretatik ibiltzeko aukera paregabea eduki dute

Eguraldi ona lagun, jende askok egin zuen zapatuan Aulestiko XI. Ermitarik ermita mendi martxa. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, parte hartze maila altua egon da aurten ere; 739 lagunek egin dute martxa. «Oso gustura eta pozik gaude. Denbora ederra egin du, eta antolaketa aldetik lan handia egin ondoren, asebeteta geratu gara».

Parte hartzaile gehienak eskualdekoak izan baziren ere, urrutiagotik etorritakoek ere parte hartu zuten martxan. «Busturialdetik ere nahikoa jende etorri da, eta baita Gipuzkoatik ere; Eibar edo Elgoibar moduko herrietatik».

Parte hartzaileek aukeran izan zituzten hiru ibilbideetan Aulesti inguratzen duten paraje ederretatik ibiltzeko aukera paregabea izan zuten, eta irteten lehenak ibilbide luzean zein bere- zian parte hartu zutenak izan ziren. 08:00etan irten zuten herriko plazatik.

Gehienek 25 kilometroko ibilbidean parte hartu zuten, eta egin zutenek San Anton, Goierri, Urregarai, Malats, Zubero, Urriola, Murelaga, Garatxaga, Lekerika eta Narea auzoetatik barrena ibili ziren.

Errepikatzeko asmoa

Mendi martxetan ibiltzera ohituagoak daudenek, berriz, 31 kilometroko ibilbide berezia egin zuten, Ilunzarreraino. 31 kilometroko ibilbide berezia, hain zuzen ere, aurten egin da estreinako, eta bertan nahikoa jendek parte hartu duela ikusita, datorren urtean ere esperientzia errepikatzea erabaki dute antolatzaileek. «Ibilbide gogorra da, eta bertan parte hartu dutenak oso ondo prestaturiko mendizaleak izan dira. Denak ere oso pozik ikusi ditugu».

10 kilometroko ibilbide laburrean parte hartu zutenek, ostera, 10:30ean irten zuten parketik. Gehienak gazteak eta umedun familiak izan ziren, eta horiek, Murelaga, Garatxaga, Lekerika eta Narea auzoetatik ibili ziren.

Hiru ibilbideetan parte hartu zuten gehienek 13:30-14:00ak bueltan amaitu zituzten martxak, eta guztiak plazan elkartu ziren, giro ezin hobean. Eztarriak busti eta urdailak asetzeko aukera eduki zuten kopauan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.