Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Gaixorik dauden presoek bizi duten egoera "erdigunean" jartzea lortu dela dio Sarek

Nerea Bedialauneta Alkorta
Amoroto,Aulesti,Berriatua,Etxebarria,Gizaburuaga,Ispaster,Lekeitio,Markina-Xemein,Mendexa,Munitibar,Mutriku,Ondarroa,Ziortza-Bolibar
2016/10/18
Aurreko zapatuan [urriak 15] Donostian egindako manifestazioagaz oso gustura geratu dela adierazi du Sare herritarrak, eta “ideologiak alde batera utzita”, gaitz larriak dituzten euskal presoen askatasun eskaera nabarmendu nahi izan zuten milaka pertsonei eskerrak eman nahi izan diete Sareko ordezkariek. “Arrakasta, jendetsua, ozena… izan dira, Donostia erdialdeko kaleak bete zituen pasa den zapatuko manifestazioaren berri emateko komunikabideek erababili dituzten adjektiboetako batzuk. Salatzen dut dinamika aurkeztu genuenean, entzun eta sentituko gaituzue esan genuen. Eta gure ustez, hori lortu genuen zapatuan”. Sarek nabarmendu duenez, milaka eta milaka herritarrek emandako tamainako erantzunari esker, gaixorik dauden hamar euskal presoen eskubide urraketa, eta, oro har, kolektibo guzti horrek bizi duena, erdigunean jartzea lortu dira, Sarek bilatzen zuen modura. “Uste dugu lehen helburua, aktibazio ziklo berri bat irekitzearena, lortu dugula. Baina oraindik, bide luzea da egiteko geratzen dena”. Gaineratu dutenez, gaitz larriak dituzten presoen askatasuna lortu arte beharrean jarraituko dute. Helburu horrekin gainera, Bagoazek deituta azaroaren 19an Baionan egingo den manifestazioan parte hartzera dei egin dute.
Preso gaixoak etxeratzeko eskatzeko manifestazioa, Donostian

Preso gaixoak etxeratzeko eskatzeko manifestazioa, Donostian. Argazkia: Sare

Datu kezkagarriak. Zapatuko manifestazioaren inguruko balorazio positiboa egin baldin badute ere, euskal presoen gehiengoak sakabanatuta jarraitzen duela gogorarazi dute. Are gehiago, kopurak azken bost urteotan gora egin duela nabarmendu dute. Sarek eman dituen datuen arabera, duela bost urte, 665 euskal presotatik %98,8a sakabanatuta zuenden, eta zortzi (%1,2) bakarrik zeuden Euskal Herrian. Gaur egun, 360 euskal presotatik %99,17 sakabanatuta daude, eta horietatik hiru (%0,83) bakarrik daude Euskal Herrian. “Presoen kopuruan dagoen ezberdintasuna ez du Estatuaren eskuzabaltasunak eragin, zigorrak osorik bete izanak baizik”. Sakabanaketaz gain, espetxeetan beste urraketak batzuk ere ematen direla azpimarratu dute, eta horiei amaiera emateko asmoz, erakundeak eta alderdi politikoak gutxiengo batzuk adostera gonbidatu dituzte. “Bide orri bat parteka dezatela, ezbairik gabe, euskal jendarteak partekatu eta bere egingo duena”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.