Aldakako eta Berreñoko auzotarrekin batzartuko dira asteon Munitibarko udal ordezkariak
Munitibarko udal ordezkariak auzorik auzo herritarrekin batzartzen dabiltza hilabete honetan. Aste honetan Aldaka eta Berreño auzoetako bizilagunekin elkartuko dira.
Zapatuan Aldakako Santiago ermitan 12:30ean jarri dute hitzordua. Arratsaldean, berriz, Berreño auzoko autobus geltokian batuko dira, 17:30etan. Eguraldiak lagundu ezean udaletxean batzartuko direla jakitera eman dute.
Azkena udaletxean
Urriko azken zapatuan udaletxeko aretoan elkartuko dira, 12:30ean.
Iaz moduan azken bilera udaletxetan egitea erabaki dute aurten, herriguneko zein auzoetako bizilagunekin biltzeko. Hala, auzoetan egon direnetan bertaratu ezin izan dutenek beste aukera bat emango diete.