Hirigintza arauak berriztatzeko herritarrekin batzartuko da Mendexako udala
Hirigintza arauak berriztatu aurretik, Mendexako udal ordezkariak herritarrekin batzartuko dira, horien partea ahalbidetzeko helburuagaz. Horrela, mendexarren iritzi eta proposamenak bertatik bertara ezagutu ahalko dituzte.
Bilera bihar arratsaldean egingo dute, udaletxean.
Herriaren gaur egungo egoeraren diagnostikoa azalduko diete bizilagunei, eta horiek dokumentua kontsultatu ahalko dute, 18:00etatik aurrera.
Ordu bete beranduago, azalpenak eman eta bertaratutakoen artean eztabaida hasiko dute.
Herritarren iritziak eta kezkak batzarretan ezagutu ondoren, Mendexako udalak Herria Antolatzeko Plan Orokorra (HAPO) zehaztu eta idatziko du.