Ekoetxeak Urdaibaiko lehen spinning maratoia hartuko du etzi
Madariaga dorretxean antolatzen dituzten ekintzen artean, biking saioa egingo dute, lehenengoz. 10:00etan hasiko da maratoia, eta 13:00etan amaituUrdaibaiko Spinning Maratoia antolatu du lehenengoz Ekoetxea Urdaibaik. Madariaga dorretxean egiten dituzt...
Madariaga dorretxean antolatzen dituzten ekintzen artean, biking saioa egingo dute, lehenengoz. 10:00etan hasiko da maratoia, eta 13:00etan amaitu
Urdaibaiko Spinning Maratoia antolatu du lehenengoz Ekoetxea Urdaibaik. Madariaga dorretxean egiten dituzten ekintzen artean, spinning maratoia egingo dute domeka honetan. Goizez izango da kirol jarduera hori: 10:00etan hasiko da, eta 13:00ak aldera amaitu.Ekintza berezia izango da, kirola eta ingurumena uztartuko dituena. Izan ere, eguraldiak lagunduz gero, aire librean, Urdaibaiko padurekin eta inguruko paisaiagaz gozatzeko aukera izango dute parte hartzaileek, taldeko kirol jarduera horretan parte hartzen duten bitartean.
Leku mugatuak
Urdaibaiko I. Spinning Maratoian parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar izan da, lekuak mugatuak zirelako. Hala, Ekoetxea Urdaibaik jakitera eman duenez, atzo parte hartzaile kopurua bete egin zen; izan ere, 60 pertsonek emanda zeukaten izena.