Euskadiko lehen mailako aizkora txapelketaren finalean ariko da Mugertza
Iker Vicente, Aitzol Atutxa, Mikel Larrañaga, Joseba Otaegi eta Juan Jose Lopez Azpilikuetaren aurka ariko da mutrikuarra. Azkenengo postuari ihes egitea da Mugertzaren helburu nagusiaUgaitz Mugertza aizkolari mutrikuarra maila nagusiko txapelketaren ...
Iker Vicente, Aitzol Atutxa, Mikel Larrañaga, Joseba Otaegi eta Juan Jose Lopez Azpilikuetaren aurka ariko da mutrikuarra. Azkenengo postuari ihes egitea da Mugertzaren helburu nagusia
Ugaitz Mugertza aizkolari mutrikuarra maila nagusiko txapelketaren finalean izango da. Finala etzi jokatuko da, 12:00etatik aurrera, Bilboko Bizkaia frontoian.Iturritza baserrikoak punta-puntako beste bost aizkolari izango ditu aurkari: Iker Vicente, Aitzol Atutxa, Mikel Larrañaga, Joseba Otaegi eta Juan Jose Lopez Azpilikueta.
Lanei dagokienez, berriz, kirolari bakoitzak hamabi pago enbor moztu beharko ditu: lau kanaerdiko, lau 60 ontzako eta lau oinbiko.
Etzikoa maila handiko finala dela nabarmendu du Olazkoak. «Nire aldetik, neure burua sasoiko ikusten dut; oso ondo prestatuta noa txapelketara. Hala ere, finalean parte hartuko dutenen artean, hiru aizkolari koska bat gorago daudela ikusten da, eta atzean geratuko garen hiruren artean borrokan ibiliko naizela uste dut. Nire helburu nagusia, ahal bada, azkenengo postuari ihes egitea da».
50 minutu azpitik behera
Gaineratu duenez, proba bera oso zaila eta zorrotza da. «Aizkorako lehenengo mailan dagoen probarik eta gogorrena dela deritzot. Gelditu ere egin gabe, hamabi enbor moztu beharko ditugu, eta denak ere oso enbor handiak».
Lan on bat egiteko prest dago Mugertza, eta aurreratu duenez, 50 minutu azpitik geratuta «gustura» geratuko litzateke. «Nire onena ematen saiatuko naiz, ahalik eta denbora gutxienean».
Bestalde, Iñaxio Perurena harrijasotzaileak errekor saiakera egiteko asmoa ere badu Miribillan. Inhar Urruzuno harrijasotzaile ondarrutarra ere errekor saiakera egitekotan zen, harri txikien kategorian, baina belauneko mina hartuta dagoela eta, ez da joango.