Sormen Lantegiak irteera antolatu du San Telmo Museora
Sormen Lantegiak lehen hiruhilabeteko irteera antolatuko du, urriaren 30ean, Donostiako San Telmo Museora. Jardueraren helburua Eduardo Chillidaren obra ezagutzea izango dela zehaztu dute, haren bizitza eta lan artistikoaren garapena azalduz.Museoko ar...
Museoko artelanak aztertzeagaz gainera, artelan horiek modu praktiko batean osatuko dituztela azaldu dute Sormen Lantegiko arduradunek. «Ikasitakoa praktikara eramateko tailer didaktikoa erabiliko dugu, bertan zenbait materialez eta kolorez gozatuz eta jolastuz sortu ahal izango dugu zikintzeko beldurrik barik».
Irteera 09:30ean izango da autobus geltokitik, eta buelta 13:30ak aldera. Irteeran parte hartu nahi duenak izena eman behar du aldez aurretik. Horretarako 646 20 37 36 telefono zenbakira deitu behar da. Gaur izango da azken eguna izena emateko.