Espainiako Gobernuaren LOMCE legearen eta Eusko Jaurlaritzaren Heziberri proiektuaren kontrako mobilizazioak burutuko dituzte bihar goizean [urriak 26] Lea-Artibai eta Mutrikuko zenbait ikastetxetan.
Era berean, ELA eta Steilas sindikatuek deituta, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Nafarroan manifestazioak egingo dituzte 18:00etatik aurrera, Euskal Herrian gure hizkuntza! lemapean.
Esate baterako, Aulestiko eskolako irakasleek 09:00etatik 10:00etara geldituko dute haien jarduna, eta 09:45etatik 10:00etara elkarretaratzean batuko dira, eskola sarreran. Taxi zerbitzuak betiko ordutegia mantenduko duela, eta eskolak 10:00etan hasiko direla jakitera eman dute.
Ispasterko eskolako irakasleek 09:30etan hasi eta 10:30ak arte burutuko dute lanuztea, eta eskolako atarian batuko dira elkarretaratzean. Halaber, gurasoei bidalitako oharrean protestagaz bat egiteko deia luzatu diete.
Ondarruko Zaldupe ikastetxe publikoan ere ordubeteko lanuztea egingo dute irakasleek, 09:00etatik 10:00etara.
Mutrikuko institutuan egun osoko greba burutuko dute D.B.H 3. eta 4. mailetan, eta batxillergoko bi mailetan.
Ikastoletan ez. Espainiako ikasleen sindikatuak eta Ceapa gurasoen elkarteak LOMCEren kontra greba egiteko dei egin du. Madrildik (Espainia) bultzatutako protesta dela iritzita, Ikastolen Elkarteak ez du bat egin deialdiarekin: «LOMCEren aurka egoteaz gain, Euskal Herrian behar eta nahi dugun hezkuntza sistema eraiki behar dugu». Une erabakigarria da urteetako inposizioei ezetz esan eta hezkuntzaren gaineko erabakiak Euskal Herrian hartzeko».
Hain zuzen ere, Euskal Herriko hezkuntza eragileak bitan banatuta protesta egingo dute. Batetik ELA, Steilas eta EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak deitu dituzte mobilizazioak, eta bestetik UGT?eta CCOO?sindikatuek.
[HONEKIN LOTUTA] LOMCE-ren harira Lea-Artibai eta Mutrikuko HITZAk egindako bideo erreportajea:
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.