39. Zine Bilera «aldarrikatzailea» izan dela diote antolatzaileek
Euskal Zine Bilera antolatzen duen lantaldeak aurtengo jaialdiaren balorazioa egin du. Eta horretan, aurten, emakumeak protagonista izan direla azpimarratu nahi izan dute. «39. Euskal Zine Bilera aldarrikatzailea izan da, dudarik gabe». Jaialdiak ira...
«Aurtengo Euskal Zine Bilerak emakumei zinemagintzan merezi eta behar duten protagonismoa ematea izan du helburu, eta horretarako hainbat ekimen antolatu dira». Horren adierazle izan dira Kontxu Odriozolaren omenaldia, emakumeek ikus-entzunezkoetan duten egitekoa aztertzeko (H)emen-(H)ere plataformak antolatutako berbaldia eta Lekeitioko Udal Berdintasun Batzordeak ematen duen Antzar Morea saria.
Ezinbestekoa
Halaber, Euskal Zine Bileraren helburu nagusiak hasiberriei bidea egiten laguntzea eta Euskal Zine Bilera sektore «profesionalarentzako ezinbesteko» bihurtzea direla esan dute. Bide beretik, aurtengo jaialdiak eduki duen aurrekontua iazkoa baino txikiagoa izan dela gaineratu dute. «52.240 euroko aurrekontua eduki du, iaz baino 8.000 euro gutxiago».
Datorren urtean 40. urteurrena ospatzeko egitasmo bereziak eta atal berritzaileak sortu nahi dituztela aurreratu dute. «Lantaldea martxan dago, ahalik-eta jaialdirik ikusgarriena eta hoberena sortzeko».
ETBgaz ere elkarlana indartzeko pausoak ematen hasita daudela gaineratu dute. «Aurten elkarlanaren lehen urratsak eman ditugu, eta ETBren zuzendariak esandakoaren arabera, datorren urtera begira urrats horiek indartu eta estutu nahi dira».