Atzo [urriak 27] hasitako bideari jarraitu dio gaur [urriak 28] Ondarroako Literatur amuak jaialdiak. Bigarren jardunaldiari dagokionez, Etxelilan egin dituzte ekitaldi guztiak.
Hainbat parte hartzailek, esate baterako, Bizenta Mogel euskaraz idatzi zuen lehen emakume ezagunaren sasoira bidaitzeko aukera izan dute Yolanda Arrieta idazlearen eskutik. Kutxaz kutxa Mogelen bizia, hainbat pasadizo eta bitxikeriari buruz entzuteko aukera izan dute herritarrek.
Etxebarriako idazleak idatzitako Argiaren alaba nobela jarraibide gisa hartuta, bi mende atzera egin, eta Mogel jaio zen garaira jauzi egin dute parte hartzaileek, une batez. Esperientzia parte hartzailea izan da, eta hizketaldia era entretenigarri eta didaktiko batean proposatu du Arrietak. Bukatzeko, Argiaren alaba liburua bera nola sortu zen azaldu du Arrietak.
Testurak ikuskizuna
Aldi berean, Etxelilako beste gela batean emakumez soilik osatutako Testurak ikuskizunagaz gozatzeko aukera egon da.
Ainhoa Aranburu gai jartzaileak hainbat idazle eta sortzaileren testua hartu ditu, eta horiek bertso bidez jarraitu dituzte Nerea Elustondo, Oihana Iguaran eta Eli Pagola bertsolariek.
[ALBISTE HONEKIN LOTUTA] Literatur amuak jaialdiaren lehen jardunaldia
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.