Saharara eramateko botika bilketa egingo da Ondarroan
Herritar talde batek bultzatuta, Saharako errefuxiatuen aldeko bilketa kanpaina berezia egingo da azaroaren 1etik 18ra bitartean, Ondarroan. Turismo Bulegoan ipiniko duten kutxa batean, batez ere, botikak batuko dira.Zehatz esateko, Ondarroako bost gaz...
Zehatz esateko, Ondarroako bost gaztez osatutako talde batek Tinduf-eko (Aljeria) Saharar iheslarien kanpalekura joateko asmoa dauka abenduaren 2tik 10era, Fronte Polisarioak Euskal Herrian duen ordezkaritzagaz batera. Baina errefuxiatuen kanpalekura joan aurretik, herrian bilketa berezia egin nahi dute. «Umetaz euskal familia batera etortzen zen lagun bategaz berba egiteko aukera eduki dugu, eta haren arabera, oinarrizko botikak urgentziazkoak dira momentu honetan. Edozein minentzako sendagaiak han oso beharrezkoak direla nabarmendu digu».
Taldeko kideek jakitera eman dutenez, honakoak behar dira: parazetamola, umeentzako zein nagusientzako ibuprofenoa, idorreriarentzako botikak, asmarentzako botikak, erredurentzako kremak, omeoprazola, eskularruak, bendak…
Mugikor zaharrak ere bai
Dena den, herritarren laguntasun guztia ere ongietorria izango dela gaineratu dute. Erabiltzen ez diren mugikor zaharrak edo arropa ere eramateko asmoa dute. «Gure helburua fakturatuta eraman ahal ditugun maleta guztiak laguntzaz beteta eramatea da. Hori bai, pertsona bakoitzak, gehienez, 30 kiloko maleta bana faktura dezakeela kontuan hartu beharko da».