Hilerrira oinez igotzeko eskaera egin du Ondarroako Udalak
Bihar [azaroak 1] Domu Santu eguna dela eta, Ondarroako Udalak eskaera egin die herritarrei: “KamiƱaldeko mendian egiten ari diren beharrak direla eta, hilerrira Elixopetik joan ahalko da. Hori dela eta, ahal den neurrian, eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko, herritarrei hilerrira oinez joateko eskatu behar diegu”, azaldu du Zunbeltz Bedialauneta alkateak.
Arazoak saihesteko, autoa ezinbestekoa den kasuetan soilik erabiltzeko eskatu du udalak. Autoz doazenentzeko, bidea 11:00ak arte egongo da zabalik. Tarte horretan udaltzainak egongo dira bertan zirkulazioa bideratzen, eta udalak horien aginduak zorrotz betetzeko eskaria egin die herritarrei.