San Inazioko kaltetuentzat arreta zerbitzu berezia ipini du Ondarroako Udalak
Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, Maskulo Etxean San Inazioko kaltetuentzat arreta zerbitzu berezia egongo da bihartik [azaroak 2] aurrera.
Kaltetuek, besteak beste, KamiƱaldeko lur jausiagaz zerikusia duten gaiak bideratu eta dituzten zalantzak argitu ahal izango dituzte herritarren zerbitzura ipinitako bulegoan, astelehenetik barikura, 09:00etatik 14:00etara bitartean.
Bulegoa zabalik dagoen ordutegi horretan Maskulo Etxera gerturatzeko aukerarik ez dutenek, bestalde,
94-612 97 79 telefonora deituta edota maskul_etxea@outlook.com helbide elektronikora idatzita harremanetan jartzeko aukera izango dute.