Santa Teresa Jesusenaren testuak gaztelaniaz zirela konturatu ez, eta hasieran emandako saria ezeztatu egin du Kultura Ministerioak. Epailearen erabakia baliogatu ostean,
akatsa egin duela onartu du ministerioak, eta barkamena eskatu diote Luis Baraiazarra Markina-Xemeingo karmeldarrari.
Atzo [azaroak 3] goizean jakinarazi zuen Espainiako Kultura Ministerioak 2015eko Itzulpen Onenaren saria Luis Baraizarra ohorezko euskaltzain eta idazle karmeldarrak irabazi zuela
Santa Teresa Jesusenaren idazlan guztiak euskaratzeagatik, baina gauean, berriz, saria baliogabetu egin zutela jakinarazi zioten.
Hain zuzen ere,
El Pais egunkariko erredakzioko kazetariak ohartu ziren Baraiazarraren itzulpenak ez zuela betetzen sariketaren baldintzetako bat. Sariak, zehatz esanda, atzerriko hizkuntza batean idatzitako lan bat itzultzea saritzen du, eta kasu horretan gaztelaniatik egin da itzulpena.
Aita Luis Baraiazarra Markina-Xemeinen egindako aurkezpen batean
El Pais-ek azaldu duenez, Kultura Ministerioarekin harremanetan jarri ziren atzo gauean, eta ministerioak berak aitortu zuen ez zirela jabetu horretaz saria emateko prozesuaren inongo momentuetan.
“Egindako lanak zuen mamia eta kalitatea ikusita”,
Euskaltziandiak proposatu zuen, hain zuzen ere, sari nazionalerako Luis Baraizarraren lana. Eta saria ezeztatu izan ez baliote, euskarara itzulitako testu batek sari hori jaso duen lehen aldia izango litzateke.
1.852 orrialde. Baraiazarrak lau urte eta erdi igaro zuen Santa Teresaren lan guztiak euskaratzen. 1.852 orrialdetan honako lanak itzuli eta jaso ditu Baraiazarrak:
Bizitza liburua,
Perfekzio bidea,
Barne gaztelua,
Fundazioak,
Gutunak eta
Arimako kontakizunak.
Luis Baraiazarra MeƱakan jaio zen 1940an. Zornotzako Karmeldarretan ikasi, 1966an apaiztu, eta urte hartako abuztuan Markina-Xemeinera joan zen. Harrezkero, han bizi da. 1991ko abenduan, Hiztegi Batuko batzorde berrian batzordekide izendatu zuen Euskaltzaindiak, eta, 1996an, gramatika batzordeko kide. Urte berean euskaltzain urgazle izendatu zuten. 2010ean ohorezko euskaltzain izendatua izan zen.
(Testua: Berria)