Gaur [azaroak 4] iluntzean aurkeztu dute Kresala Kultur Elkartearen ibilbidea eta izatea jasotzen dituen liburu eta DVD sorta, Kresala Kultur Elkartearen harira antolatu dituzten 50. urteurrenaren ekimenen artean. Udal erakusketa aretoan egin da aurkezpena, eta argitalpena aurkezten Andoni Urkiza Kresalako ordezkaria eta liburua osatzearen ardura izan duen Lore Bengoetxea kazetaria egon dira.
Urkizak nabarmendu duenez, 50. urteurrenari begira liburu eta DVD bat argitaratu nahi izan dute, “Ondarroako historiaren zati bat idatzita geratzeko”. Liburuan, oro har, Kresalak azken 50 urteotan bere gain hartu dituen arlo ezberdinak jaso dituzte hainbat argazkiz lagunduta. Hain zuzen ere, Kresalak bere bilakaeran izan dituen etapak kontatu dituzte hainbat elkarrizketen bidez, jazo diren pasadizo batzuetan gehiago sakonduaz.
Andoni Urkiza eta Lore Bengoetxea Kresalaren liburua aurkezten
Bengoetxeak, bere aldetik, liburua eta DVDa osatzeko beharra nolakoa izan den azaldu du. “Liburu bat eta DVD bat argitaratzea pentsatu zuen Kresalak, horiek testigantzak irudi aldetik jasota edukitzea garrantzitsua delako. Lanagaz asko gozatu dut, batez ere, hurbileko gauza izan delako. Nire iritziz, gure herriaren nortasunaren zati handi bat isladatuta geratu da Kresalaren historiaren bitartez”.
Kazetari ondarrutarrak, gainera, Ondarroako Historia Zaleen laguntasuna eskertu nahi izan du. “Imanol Oruemazagak aurretik jasota pila bat dokumentazio zuen jasota, bai Kresalari buruz, eta baita legalki sortu aurreko etapa horri buruz. Behar handia eginda zuenez, hori ere hor gelditzen da jasota”.
Aurkezpen ekitaldiagaz amaitzeko, liburuagaz batera aurkeztu den dokumentalaren laburpen txiki bat proiektatu dute, aurrerapen legez.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.