Bizkaiko Selekzioagaz entrenamendu saioa egingo dute 10 jokalarik
Bizkaiko Futbol Federakuntzak jakitera eman duenez, Bizkaiko Selekzioak bihar entrenamendu saioa egingo du Barakaldoko Ibarreta futbol zelaian. Hain zuzen ere, kadete eta gazte mailako entrenamendu bana egingo dira, eta bertan, Aurrera, Bermeo eta Gern...
Kepa Arizmendi kadeteen hautatzaileak 32 futbolariz osatutako zerrenda barruan sartu ditu Aurrerako Aritz Badiola, Ander Laka eta Xanet Retolaza, Bermeoko Jon Suarez eta Nestor Telletxea eta Gernikako Ander Aranas eta Mikel Zabala.
Ibai Unibaso gazte mailako hautatzaileak, ostera, Gernikako Paul Goikoetxea, Asier Iruskieta eta Hanot Otero deitu ditu.