Edukiontzien inguruko batzarra egingo dute Ondarroan
Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, birziklatzeko edukiontzien inguruko batzarra egingo dute barikuan [azaroak 11], 18:30ean, Kofradia Zaharrean.
Zehatz esanda, edukiontziak txipagaz edo txipik barik egokiagoak diren eztabaidatzeko aukera izango dute herritarrek. “Edukiontziak txipagaz ezartzea Ondarroan gehiago birziklatzeko sistema egokia den galdetuko diegu herritarrei”, azaldu dute udal ordezkariek.