Datorren urtean Herribusaren zerbitzua lehiaketara atera behar du Ondarroako Udalak. Eta funtzionamendu berria zehaztu aurretik, udalak herritarren iritzia jaso nahi du. Herribusaren zerbitzua diseinatzeko lagungarriak izan daitezkeen ideia eta proposamen zehatzagoak jaso nahi ditu udalak, eta horretarako,
galdetegi bat jarri dute herritarren eskura.
Mugikortasunaren arloan herritarrek dituzten premiak eta beharrizanak ezagutu nahi ditu udalak, eta horretarako lau galdera batzen dituen galdetegia prestatu dute. Zehatz esateko, herritarrek Herribusari zer erabilera ematen dioten, zein ordutegitan erabiltzen duten, zein ibilbide egiten duten eta zerren beharra ikusten duten proposatzeko aukera izango dute.
Aurreko astean Herribusaren erabileraren inguruan egindako bileran banatu zen galdetegia, eta berau eskuratu nahi dutenek udaltzaingoaren bulegora edo erregistro orokorreko bulegora jo dezakete. Herritarrek galdetegia betetakoan, berriz, erantzunak erregistro orokorrean edo buzoi urdinetan laga ahal izango dira.
Herribusaren inguruko galdetegia