Ondarroako
Aurrera Mendi Taldeak barikuan [azaroak 11] hasiko du XVI. mendi astea. Hurrengo egunetara begira mendia gustuko dutenentzako hainbat ekitaldi ekarriko ditu beste urte batez mendi asteak.
Hiru asteburutan banatuta, bost ekimen prestatu dituzte Aurrera Mendi Taldeko kideek. Lehenengoa barikuan [azaroak 11] egingo da Igor Mendizabal
Goxerri eskalatzaile eta alpinista mutrikuarraren eskutik. Goxerrik, hain zuzen ere,
High Sierra-Yosemite diapositiba emanaldia eskainiko du Portuko ranpan. Bertan, Ameriketako Estatu Batuetako Yosemite parke nazionaleko horma erraldoian eta High Sierra mendikatean bizitako esperientziaren berri emango du Mendizabalek.
Hurrengo asterako, berriz,
bi eguneko GPS ikastaroa antolatu dute. Azken urteotan ohikoa den modura, mugikorrekin egingo dute ikastaroa. Lehenengo egunean bi bat orduko saio teorikoa egingo dute, eta bigarren egunean, aldiz, praktikan jarriko dute saio teorikoan ikasitakoa. Horretarako, mendi ostera motz bat antolatu dute Aurrerakoek. “Saio teorikoan ikasitakoa praktikan jartzen saiatuko gara. Hemen inguruan ibiliko gara, urrutira joan barik”.
Ali ‘Sadpara’ eta Alex Txikon Nanga Parbat-eko tontorrean. Argazkia: alextxikon.com
Mendi taldekoek iragarri dutenez, Oruxmaps doako aplikazioa zelan erabili ikasiko dute ikastaroan. “Mugikorrentzako hainbat aplikazio daude, baina ikasiko dugun hau oso eraginkorra eta gomendagarria dela deritzogu. Oso interesgarria da, eta erabiltzeko erraza”. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek a
zaroaren 15a baino lehen eman beharko dute izena, Anaitasuna tabernan.
Nanga Parbat-eko esperientzia ere bai. Azken asteburua, ostera, ekimenez beteta etorriko da. Azaroaren 25ean, esaterako,
Alex Txikon alpinista lemoarrak
Nanga Parbat mendiaren lehenengo neguko igoera diapositiba emanaldia eskainiko du.
Txikonek, hain zuzen ere, Simone Moro italiarrarekin eta Ali Sadpara pakistandarrarekin batera Pakistango Nanga Parbat (8.125) mendia igotzea lortu zuen. Zehatz esanda, Alpinismoaren historian lekua egitea lortu zuten, Nanga Parbat estreinako neguan igota –ordura arte urtarorik hotzenean eskalatu gabeko zortzimilakoa zen–. Espedizioaren inguruko hainbat argazki proiektatuko ditu Txikonek, eta esperientziari buruz berba egiteko tartea izango dute Kofradia Zaharrera hurreratzen direnek.
2015eko Finalista Eguna. Argazkia: Aurrera Mendi Taldea
Azaroaren 26an, aldiz, boulderragaz gozatzeko aukera izango dute Bizkai osotik etorriko gaztetxoek. Eta mendi asteari amaiera emateko, Finalista Eguna egingo dute azaroaren 27an.Ohi modura, mendizaleek Ondarroatik irtengo dute; Alamedatik, Kalamendira joango dira, eta Berriatuako plazan geldiadia egingo dute, “beste batzuekin elkartzeko”. Handik, Magdalena auzora igoko dira, eta hantxe egingo dute Finalista Eguneko ekitaldi xumea, opari banaketa eta guzti.
Mendi astea, egitaraua