Mutrikuko
Gure Esku Dago herri dinamikak ikasturteko plana eta aurrera begira dituen erronkak aurkeztu ditu zapatuan [azaroak 12], 12:30ean, Zabiel Kultur Etxeko hitzaldi aretoan. Ekitaldian, gainera, euren esperientzien berri emanaz, Azpeitiako eta Goierriko Gure Esku Dago-ren lagunek parte hartuko dutela iragarri dute.
Hurrengo hilabeteetarako bidelerroa zein izango den aurkezteaz gain, sinadura bilketa ere hasiko dutela aurreratu dute mutrikuarrek.
Nik ere parte hartuket! Horixe izango da Mutrikun sinadura bilketari jarri dioten izenburua.”Herritarren parte hartzea ziurtatuko duen sinadura bilketa egingo dugu, udaberrian galdera egiten denerako”.
Adierazpen eguna, Mutrikun. Argazkia: Mutrikuko Gure Esku Dago
Zapatuan bertan hasiko dira Mutrikun lehen atxikipenak jasotzen, eta galdera babesteko, gutxienez,
700 bat sinadura beharko direla azpimarratu dute.
Sinadura bilketa hastearekin batera, bestalde, herri galdeketan egingo den galdera adosteko denbora hartuko dute mutrikuarrek. Eta zeregin horretan parte hartu nahi duten herritarrak
Adosgunean parte hartzera gonbidatu dituzte. “Hurrengo hilabeteotan erabakitzeko eskubidearen alde ekintzak burutzera gonbidatzen ditugu herriko kultur eta kirol elkarteak, baita kuadrilla edo beste formatu batean ekintzak antolatzeko prest dagoen jendea ere. Izan ere, herritar guztion zeregina da Herri galdeketarako jendea sentsibilizatzea”.