San Martin Eguna atzo [azaroak 11] izan bazen ere, sainduaren eguneko ospakizunak gaur [azaroak 12] egin dituzte Amoroton eta Aulestiko Malats auzoan.
Garai batean, baserrietan txerria hiltzeko eguna izaten zen, eta usadio zaharrei eutsita, txerri jana egin dute Amoroton. Egunsenti txokoan hainbat herritar batu dira, lehenengo hamaiketakoa egin eta bazkaltzeko gero. Eguraldi txarra egin duenez, bazkaritako joan direnek txoko barruan jan dute, giro ezinhobean.

Amorotoko Egunsentia txokoan batu den kuadrilla. Argazkia: Manuel Zatika
Aulestiko Malats auzoan ere festa egiteko aitzakia izan dute gaurkoan. Eguerdian meza ospatu dute San Martin ermitan, eta ostean, kopaua egin dute trikitilariek alaituta. Eguraldi txarra egin baldin badu ere, taldetxoa batu da Beitxi-Beko baserriaren aterpean eta inguruetan.

Sanmartinak ospatzen, Malats auzoan. Argazkia: Malats auzoko jai batzordea