Behobia Donostia lasterketan parte hartuko duzu? Lagun eta senideak animatzera joango zara? Ziur argazki kamera eramango duzula, edo sakelakoarekin irudiak egingo dituzula. Irudi horiek
HITZAra bidaltzen badituzu sari bat lor dezakezu!
Argazkiak bidaltzen dituztenen artean
sari bereziak zozkatuko ditugu: sagardo naturalarekin eta Naparjan dendak eta Maria Jesus kontserba enpresak eskainitako produktuekin osatutako hiru otar.
Parte hartu nahi duenak
behobia-donostia@.eus posta elektronikora bidali beharko ditu argazkiak, egileari buruzko informazio guztiarekin. Informazio gehiago jasotzeko deitu
943-46 72 36 telefono zenbakira. HITZAk jasotzen dituen argazki guztiak ikusgai egongo dira ondoko webguneetan:
www.irutxulo.hitza.eus,
www.oarsoaldea.hitza.eus eta
www.bidasoa.hitza.eus.