2017ko udaberrian Mutrikun ere herri galdeketa egitera doaz. Galdeketa noiz izango den zehazterik izan ez baldin badute ere, maiatzean edo ekainean egiteko asmoa dutela agertu dute gaurko aurkezpenean Mutrikuko Gure Esku Dago herri dinamikako kideek.
Arantza Ugarte taldeko ordezkariak aurreratu duenez, galdeketa Debabarrenako hainbat herrirekin batera egingo dute. Baina, olatua handitze aldera, galdeketa Lea-Artibaikoekin eta Urola Kostakoekin batera egitea gustatuko litzaiekela ere gaineratu dute.
Hain zuzen ere, herri galdeketa martxan ipintzeko lehen urratsak ematen hasi dira gaur, eta horren harira, lehen sinadurak ere jaso dituzte, Nik parte hartuket egitasmoaren barruan. Azpimarratu dutenez, herri galdeketa babesteko, eta horri oinarri bat jartzeko, gutxienez, 16 urtetik gorako 500 biztanlereren –herritarren %10a– sinadura jaso beharko dira.
Hainbat herritar gaurko ekitaldian sinatzen
Mutrikuko lantaldeko kideak itxaropentsu agertu dira, eta ezarritako sinadura kopurua lortuko dutela uste dute. Sinadura bilketari dagokionez, horiek Barrenkalen zabalduko duten Gure Esku Dago-ren lokal berrian batuko dituztela argitu dute. Honakoa izango da ordutegia: 18:00etatik 20:00etara.
Herri galdeketa egiteko lehen pausoarekin hasi baldin badira ere, aurrera begira ere lan asko egin beharko dutela gogorarazi dute Gure Esku Dago-koek. Herri galdeketa aurrera eramateko beharrezko prozesuak lan handia eskatzen duela adierazi dute, eta horretarako, beste hainbat herrietako esperientziak ezagutzeko aukera ere ekarri dute.
Talde argazkia, Zabiel plazan
Zehatz esanda, Lierni Olmedo Oñatiko Gure Esku Dago-ren kideak eta Larraitz Zubeldia eta Ekaitz Arruti Goierriko Gure Esku Dago-ren kideek galdeketa egiteko jarraituko beharreko pausoen berri eman dute. Debagoienan eta Goierrin herri galdeketak eginak dituzte, eta berau prestatzeko orduan eman beharreko pausoak eta eduki diztuzten zailtasunen berri eman diete mutrikuarrei. Baita, beste hainbat gomendio ere.
Aurkezpena amaituta, taldeko argazkia atera dute Zabiel plazan. Era berean, nahi izan duten herritarrek euren atxikipena emateko aukera ere izan dute. Gure Esku Dago-koek gogorarazi dutenez, nahi duenak euren Facebook orrialdera bere argazkia bidaltzeko aukera izango du.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.