Seber Altubek herritarrak bildu nahi ditu barikuan, Pasealekuan
Ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko jaialdia egingo dute, herriko erdigunean. Beste ikastetxe, erakunde eta eragileei jaian parte hartzeko gonbidapena luzatu diete ander zarragaSeber Altube ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko jaialdia egingo dute bar...
Ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko jaialdia egingo dute, herriko erdigunean. Beste ikastetxe, erakunde eta eragileei jaian parte hartzeko gonbidapena luzatu diete ander zarraga
Seber Altube ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko jaialdia egingo dute barikuan, Gernika-Lumoko Pasealekuan. Mende erdi, etorkizun bete lelopean, ikastetxearen bost hamarkadak ospatuko dituzte. Eta jaialdia aurkezteko prentsaurrekoa eman zuten atzo lehen eta oraingo irakasle eta ikasleek zein gurasoek.1966ko abuztuaren 30ean jaio zen Seber Altube, Gernika-Lumoko zenbait herritar ikastola sortzeko batu zirenean. Pili Alberdi izan zen ikastolako lehenengo irakaslea eta, 50 urte beranduago, garai hartan zegoen giro berezia gogoratu zuen atzoko agerraldian: «Gure umeei, eta, herriari oro har, aukera berriak eskaintzeko beharrizana argi genuen».
Auzolanetik eta ilusiotik sortu zen proiektua izan zela azpimarratu zuen Alberdik. Hala ere, ordura arteko hezkuntza irauli eta proiektu herritar euskaldun hura aurrera atera ahal izateko gogor lan egin behar izan zutela gogoratu zuen. «Egiten genuenean sinesten genuen, eta denon artean egin du aurrera», gehitu zuen.
Jarraian, Ainara Elgezabal irakasleak hartu zuen hitza. Esan zuenez, «aukera falten aurrean» bide propioak jorratzen ikasi zuten herritar talde zabala izan zen ikastola bultzatu zuena. Seber Altube bezalako proiektuen izaera irekia eta publikoa ere aipatu zituen. Kooperatiban antolatua, aberasteko asmorik gabekoa eta Euskal Herri osoan euskara euskal kulturan heztea bermatzen duela gogoratu zuen Elgezabalek.
Ikastolak herriaren aberastasun sozialaren eta dinamismo kolektiboaren adierazgarri direla nabarmendu zuen Elgezabalek: «Azken urteetan kolektiboan eta elkarlanean hezi gara, Gernikan erabat errotuta dagoen proiektua izatea lortuz. Denon artean egindako lanak bere fruituak eman ditu». Era berean, etorkizunean ere hala jarraitzeko asmoa dutela nabarmendu zuen: «Herri moduan garrantzitsua dela uste dugulako».
Ioritz Gaztelu guraso eta ikasle ohiak alabarentzako ikastola aukeratu duela esan zuen: «Nahi dugun hezkuntza eredua eraikitzeko aukerengatik».
Herritarrekin batera
Ospakizun jaialdia Pasealekuan egingo dutela jakinarazi zuen Ibai Zobaran ikasle gazteak. Herriari ospatzeko nahia azaldu eta gainontzeko ikastetxe, erakunde eta eragileei gonbidapena luzatu zieten.
Barikuan 17:00etan hasiko da jaia. Eta puzgarri, txokolate jana eta trikitilariak egongo dira Pasealekuan. Ekitaldi nagusia 19:00etan hasiko da. Festa egunari amaiera emateko erromeria eta kale animazioa egongo dira.
Jaialdiaz gain, 50. urteurreneko ospakizunen baitan beste hainbat ekintza ere egingo dituztela aurreratu zuten. Horien artean egongo dira, etorkizuneko erronken gainean hausnartzeko saioak eta baita ikastolako afaria ere.