Euskara Batzordeak herri batzarra deitu du gaur arratsalderako
Euskara Batzordeak deituta, herri batzarra egingo dute udaletxean, gaur arratsaldean. Batzordeko kideak eta gainontzeko bizilagunak 18:30ean elkartuko dira, udal aretoan.Munitibar, euskararen arnasgunea? galderaren inguruan bildu, eta udalerrian euskar...
Munitibar, euskararen arnasgunea? galderaren inguruan bildu, eta udalerrian euskararen ezagutza eta erabilera zelan dauden aztertu eta eztabaidatuko dute.
Izan ere, Munitibarko Udalak iaz egindako galdeketatik eta haren osteko diagnositik ondorioztatu zutenez, herrritarren %97ak daki euskaraz.
Euskara Batzordeko kideek azaldu dutenez, euskara jakitea eta erabiltzea gauza bera ez denez, eta herrian geroz eta erdara gehiago entzuten delako arduratuta, erabilera ikertzeko kale-neurketa egin dute aurten. Eta hain zuzen ere, gaurko bileran azterketa horren emaitzak azalduko dituzte.
Horregaz batera, azterketaren ondorioak eztabaidatzeko eta aurrera begira egin beharrekoak zehazteko aurkezpena egingo dute.
Parte hartzeko deia
Euskara Batzordeko kideek herri batzarrera bertaratzeko deia egin diete herritar guztiei: «Egin beharreko guztia ganoraz egiteko ezinbestekoa da guztion ekarpena, norbanakoena zein eragileena, eta zurea egin deza- zun eskatu nahi dizugu».