Nancy Lira Ochoa Venezuelako errepublika bolibartarreko Bilboko kontsula Ziortza-Bolibarren egon zen aurreko astean, eta Alberto Garro Ziortza-Bolibarko alkateagaz elkartu zen.
Kontsul berriak Simon Bolibarren jaioterrira egin nahi izan du haren lehenengo bidaia. Izan ere, aurtengo ekainean Yolanda Rojas aurreko kontsula hil ostean, izendatu zuten. Rojasek hamar urte egin zituen Bilboko kontsul lanetan.
Lirak jakitera eman duenez, abenduaren 17an Ziortza-Bolibarren batuko dira Simon Bolibarren heriotzaren urteurrean (1830eko abenduaren 17an zendu zen Kolonbian). Hain zuzen ere, aurreko urteetan Bilbon elkartu izan dira urteurrenean, eta aurten haren jaioterrian batzea erabaki dute.

Argazkia: Ziortza-Bolibarko udala.